2020-2021

STEMotiv proiektuaren baitan, ikasleek STEM diziplinekiko dituzten interesa eta motibazioa neurtzeko 2 galdetegi prestatu dira. Galdetegi hauen erantzunek 1-5 eskala dute. 1 erabat ez ados eta 5 erabat ados izanik.

Galdetegien analisitik bost ideia-gako nagusi atera ditugu:

  1. STEM diziplinak, oro har, ez zaie askorik interesatzen.
  2. Matematika diziplinaren interesaren beherakada handia mailaka, modu linealean; beste diziplinetan gorabeherak daude, baina, oro har, 3. mailatik 4. mailara ematen da STEM diziplinekiko interes galera oso handia.
  3. Jasagarritasunak kezkatzen ditu, baina jasangarritasunarekin lotutako diziplinen gaineko interesa ez dute zertan izan.
  4. Generoaren arabera diziplinen interes ezberdinak dituzte.
  5. STEM proiektuak egin eta gero, ikasleen STEM diziplinekiko pertzepzioa eta interesa handiagoa da. Horrez gain, emakumeen kasuan, proiektuak egin eta gero, interes gehiago aurkeztu dute hainbat diziplinen gainean.

STEM ikasgaiekiko pertzepzioa

https://lh5.googleusercontent.com/hrmJ5UrTly3qvCBhp-WPUGE0p7JQove-zjib36IUb1EMsakS5XsotrpxzGvWpoBnH-i2KlX-BRHo6d8t48fwVnIsEK-OuJSenzdJZYMVbv1HEeo3GeBvJNhnObfEZHm6cn9jazY

1. grafikoa: STEM ikasgaiekiko pertzepzioa, generoaren arabera.

1. grafikoan argi adierazten da DBHko ikasleek STEM ikasgaiekiko duten pertzepzioa neutrala dela, hau da, ez dutela interes handirik. Hau mutil zein nesken kasuan gertatzen da gainera.

Matematikak

Matematika diziplinari dagokionez, 2. grafikoa aztertuta, ikasleei matematikak ez zaizkiela gehiegi gustatzen edo motibatzen esan daiteke, oro har.

2. grafikoa: “matematikak nire gustukoak dira” item-aren emaitzak, mailaka.

Matematika diziplinari dagokionez, grafikan ikusten den bezala, DBHko 1. mailatik 4. mailara diziplinaren gaineko interesa behera egiten dela ikusi daiteke. Nahiko modu linealean gainera. Horrela ikus daiteke grafikoetan jasotzen diren 4. eta 5. balioen (matematikak gustoko) malda-beheran eta aldiz 1-2 itemak (matematikak ez gustoko) gora egiten duela ikusita. 

Beste diziplinak

Esan bezala, beste diziplenetan gorabeherak daude eta 3. mailatik 4. mailara ikasgai ezberdinekiko interes galdera handia dago. Adibide bezala natur zientzien inguruko informazioa erakusten da.

3. grafikoa: “Natura gaien gaineko interesa daukat” item-aren emaitzak, mailaka.

Grafikoan argi islatzen da natur zientzien gaineko interesa dutela, baina apurka-apurka jaisten dela, bereziki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailatik laugarren mailara bitartean.

Generoaren araberako interesak

Ondorengo taulan (1. taula) jasotzen da generoaren arabera ikasleek dituzten interes ezberdinak.

Mutilak
Matematika
Teknologia
Teknologia digitala
Biak
Fisika
Neskak
Jasangarritasuna
Natur Zientziak
Kimika
Emakumea

1. taula: Ikasleen interesak generoaren arabera.

STEM proiektuak gauzatu eta gero, zer?

Web orrialde honetan aurkitzen diren STEM proiektuak ikastetxeetan klaseratu eta gero, ikasleek interes handiagoa aurkezten dute STEM diziplinetan; bereziki, emakumeek STEM proiektuak egin eta gero, interes handiagoa aurkeztu dute hainbat diziplinen gainean.

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez
%d bloggers like this: