Ikastetxeak

Salbatore Mitxelena Ikastola

1965. urtean Zarauzko herri ekimenetik sortutako ikastola da. Gaur egun, ikastolen konfederazioko partaide da, Zarauzko haurrei euskara eta euskal kulturan oinarritutako eta, aldi berean, beste kulturetara irekitako hezkuntza eskaintzeko asmoz sortua. Historiaz eta aukeraz euskalduna, akonfesionala, herrikoia eta nortasun publikoa duena da gure ikastetxea eta herriko beste ikastetxeekin elkarlana bultzatzen du. Gaur egun gure ikastola Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (2-16 urte) ikasleei zuzenduta dago. Derrigorrezko Ondorengo Hezkuntza (Batxilergoak, Erdi eta Goi mailako Ziklo Formatiboak) eskaintzen du Oteitza Lizeo Politeknikoan, Bittoriano Gandiaga Fundazioaren sortzaile eta partaide garelarik.

Mutriku BHI

Mutriku BHI Mutrikuko irakaskuntzako zentro publikoa da, DBH, Batxiler eta Goi Mailako Zikloak eskaintzen ditu. Horrez gain, ez-araututako formakuntza ere eskaintzen du: Lanbide. Institutuaren xedea inguruko gizarteari kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzea da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezkoa Ondorengo Bigarren Hezkuntza ere. Halaber, Goi Mailako Zikloko ikasleak lan mundurako prestatu ez ezik, gizartean hiritar gisa integratzeko ere heziko ditu.

Herrikide

Herrikide 0 urtetik 18 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duen ikastetxea da. Tolosako ikastetxe berritzailea, kalitatezkoa eta kristaua. Metodologia aktiboak eta eraginkorrenak erabiltzen ditugun eskola berritzailea gara. Herrikidek, bere inguruan, punta-puntako ikastetxea izan nahi du, eta ikasle autonomo, konprometitu eta sortzaileak heztea du helburu.  Horretarako, gure heziketa ondorengo ezaugarrietan oinarraitzen da: Heziketa kristaua, euskalduna eta kalitatekoa; Teknologia berrien erabiltzailea; Pertsonaren arlo guztiak heztea; Berrikuntza pedagogikoa bultzatzea; Ikaskuntza kooperatiboan trebatuta; Eleaniztasuna lantzea; Ikasle eta familiei arreta berezia eskaintzea; Langileriaren inplikazioa;  Herrikide osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea.

Zumaiena Ikastetxea

Zumaiena 0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duen herri onurarako entitatea da, familia eta langileen artean aurrera daramaguna. Herriarekin eta herriarentzat sortutako hezkuntza ereduan sinisturik, auzolanean dihardugu unibertsitatearekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean. Benetako eraldaketa soziala bideratzea helburu izanik, ikerketan eta berrikuntzan oinarrituriko hezkuntza-eredua bultzatzen dugu, ikasle bakoitzaren barru-barruko muinera iristeko helburuz.

Zubiri Manteo BHI

Zubiri-Manteo BHI Donostiako Sagues auzoko Bigarren Hezkuntzako Institutua da, Bigarren hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide heziketako zikloak eskaintzen dituena. Publikoa, akonfesionala eta ikasketa-ibilbide desberdinetan oinarritutako ikastetxe euskalduna da. Ikasleen garapen integrala sustatzea helburu izanda, arlo intelektuala, fisikoa eta afektibo-sozialaren garapenarekin bizikidetzarako beharrezkoak diren balioak zaindu eta garatzen dira. Ikasleen sormena eta ekintzailetasuna metodologia berritzaileekin uztartzen duen ikastetxea da, ikasleak beren hezkuntzaren protagonista bihurtuz. Lan munduarekin harreman estua duen ikastetxea da.

Kurtzebarri BHI

Kurtzebarri BHI 1995. urtean sortu zen eta Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako 12-16 urte bitarteko gazteen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen du. Gainera, 2002tik GOIESKOLAren, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren barne dago eta bertako lehenengo ibilbidea osatzen du.

Kurtzebarri BHIko Hezkuntza Komunitatea gurasoak, ikasleak, irakasleak eta langile ez irakasleak osatzen dugu. Gure baloreen artean, aniztasuna da zutaberik sendoena: ikaslearen pentsaera errespetatu eta garatzen dugulako; ikuspuntu bat baino gehiago erabiltzen dugulako; ideiek zein jarrerek, gaiak kritikotasunez aztertzen laguntzen digutelako; eta besteen tokian jartzen ikasiz, denen eskubideez jabetzen garelako.

Gure lana aurrera eramateko plangintzak (urteko-planak, programazioak, hobetze-planak…) lankidetzan oinarritzen ditugu. Bestalde, irakasleen beharrei erantzuten dien formakuntza proiektuak adostu eta bideratzen ditugu. Gainera, eguneroko lana etengabe ebaluatu eta hobetzeko proposamenak adostasunez hartzen ditugu, eta guzti hau eskola komunitatearen partaidetza bultzatuz egiten dugu.

2010-2011 ikasturtetik Eskola Jasangarriaren ziurtagiria dugu. 2022. urtean berriztu dugu ziurtagiria azkenengoz.

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez
%d bloggers like this: