Nor gara gu?

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Irakasle Eskola moduan sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), Euskal Herrian errotua eta mundura irekia. Erakunde kooperatibo eraldatzailea gara, irabazi asmori gabekoa, onura publikokoa eta gizarte-ekimeneko erakundearen adierazpen ofiziala jaso duena.

Ezagutzari lotutako formazio, ikerketa, aplikazio eta transferentziari dagokionez, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak harremanak ditu mundu osoan arlo horietan diharduten norbanako eta erakunde askorekin.

STEMotiv proiektua Zientzia, Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) Ikertaldeak gidatutako ekimena da.

IkasLAN

Ikaslan Gipuzkoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien elkartea da. Lan egiten dugu Lanbide Heziketako ikastetxeetako kudeaketa aurreratu arloan, prestakuntzan, modernizazioan eta berrikuntzan, aurrerakoiak izateko, horrekin batera ekintza-proiektuak sustatzen, koordinatzen dira Hezkuntza Sailarekin, nahiz beste erakundeekin, elkarlanean, esperientzia berrien diseinuetan,  estrategietan eta parekidetasun arloetan lan egin Gipuzkoako Lanbide Heziketa erreferentzia izateko Gure Herrian eta orokorrean Nazioartean.

Vicomtech

Vicomtech ikerketa aplikatuan espezializatuta dagoen zentro teknologiko bat da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agentea izanik. Teknologia eta ezagutza transferitzen dugu enpresak lehiakorragoak izan daitezen eta gizartean eragin positiboa izan dezaten, gure konpromiso sozialaren arabera. Guzti hau gehienbat inteligentzia artifiziala eta visual computing arloetan, sektore askotara iritsita. Gure misioa puntu hauetan laburbildu daiteke:

  • Ezagutza eta gure teknologia sortzen dugu, produktu berrien prototipoak garatzeko eta negozio-lerro berriak errazteko.
  •  Barne-antolaketa zientifiko, tekniko eta bezero-zerbitzuen alderdietan bikaintasuna lortzeko, kalitate goreneko estandarrak eta arautegiak ezagutzen ditugu.
  • Ikerketa eta emaitzen argitalpenaren bidez ezagutza unibertsala lortzen laguntzen dugu, nazioarteko aldizkari eta kongresuetan. 
  • Ikerketa aplikatua, ikertzaileen prestakuntza eta ezagutzaren belaunaldi bateratua sustatzeko bazkide estrategiko nagusiekin aliantzak garatzen ditugu. 
  • Bikaintasunaren eta kalitatearen inguruko profesional baten alde lan egiten dugu. Horrek aukera ematen die gure langileei taldeka lan egiteko eta aldaketa teknologikoaren sustatzaile izateko behar diren trebetasunak garatzeko. 

Vicomtechen 200 profesional baino gehiago daude hauen % 40a baino gehiago doktoreak direlarik. 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Proiektu honen egileek eskerrak eman nahi dizkiete Gipuzkoako Foru Aldundiari 2020 eta 2021 urteetan (TALENTUA-IKASKUNTZA-76/2020 eta BOZI HEZKUNTZA-10/2021 proiektuaren bitartez) emandako laguntza ekonomikoengatik.

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez
%d bloggers like this: