Zer da STEMotiv?

STEMotiv proiektuaren helburua Gipuzkoako ikasleen STEM bokazioak piztea da, ikasleen motibazioan eraginez. Betiere, ikasle neskengan arreta berezia jarriz eta emakumeak STEM mundua arakatzeko aukerak zabalduz. Web orrialde honetan garatzen diren STEM proiektuak STEMotiv proiektuaren barruan kokatzen dira eta aipaturiko helburuak lortzera bideratuta daude.

STEM proiektuak erronka errealetan oinarritutako diziplinarteko arazo-egoerak dira, non jasangarritasuna zehar lerro den eta genero ikuspegia esplizitu zein inplizituki lantzen den. Ikaslea ikaste prozesuaren erdigunean kokatuz, egiten ikastea balioan jartzen da, STEM konpetentzia tekniko eta zeharkakoen garapena eta arlo horien alfabetizazioa helburu nagusia izanik. Horretarako, mundu errealean kokatutako eta STEM profesioekin lotutako esperientzia didaktikoak eskaintzea garrantzitsua da.

Aipatu beharra dago, diziplinarteko hezkuntza-eredu hau aurrera eramateko, ezagutza-arlo horietako irakasleen koordinazioa eta elkarlana ezinbestekoa dela, baita ikastetxe mailako antolaketa malgua ere, beharrezkoak diren espazio fisiko eta denboralak eskainiz.

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez
%d bloggers like this: